Testu hau honako hizkuntzatan aurki daiteke: gaztelera

Ezker Abertzaleak azpimarratu nahi du Pasaiako Kanpo kaia agortutako eredu baten isla dela. Azkeneko urteotan ikusi dugu nola makro-proiektu batzuk Gipuzkoako etorkizun osoa hipotekatzea bilatu duten, tartean kanpo kaiarena. Inolako justifikaziorik gabe, eraikitzea eta eraikitzea izan da helburua, eta interes komuna nagusitu beharrean, diru publikoa xahutu da gutxi batzuen mesedetan.

Pasaiako badiarentzat alternatiba egon badago: proiektua bertan behera utzi eta barne kaia biziberritzea. Izan ere, Kanpo-kaiako proiektua lortzen ari den gauza bakarra da barne biziberritze hori oztopatzea eta atzeratzea.

Gipuzkoako herritar gehienek oso garbi duten bezala, Ezker Abertzaleak ere garbi du beste eredu sozioekonomiko bat posible dela, herri beharretan sustraitzen dena, enplegua sortuko duena eta bizi kalitatea handituko duena. Eredu berri hau posible da ere Pasaiako badian, baino horretarako kanpo-kaia alde batera utzi behar da, eraikuntza eta energia enpresak kontent uzteko proiektua besterik ez delako eta Gipuzkoako enpresek inolaz ere behar ez dutelako.