Testu hau honako hizkuntzatan aurki daiteke: gaztelera

RASDen 36 urteurrenean Ezker Abertzaleak bere elkartasunik beroena agerrarazi nahi dio Saharar herriari. Urte luze hauetan SAharar herriaren erresistentziarako gaitasuna goresten dugu eta bai errefuxiatu zelaietan bai eta lurralde okupatuetan azaltzen duen kemena goraipatzen.

Izugarria izanik saharar herriaren erresistentzia, izugarriagoa egiten zaigu marokor gobernuak bidegabekeri honen aurrean duen inpunitatea. Estatu espainola nazioarteko legediari jarraikiz potentzia kolonizatzailea izaten jarraitzen du eta beraz deskolonizazioaren ardura luke. Halere nabaria urte luze hauetako utzikeriak zer nolako egoera sortu dio Saharar herriari. Arduragabeki jokatu du eta jokatzen du espainiar estatuak. NBEren iniziatiba eza kezkagarria da ere. Urteak joan urteak etorri Saharar herriaren autodeterminazio eskubideak egikaritu gabe darrai eta herrialde okupatuetan pairatzen duten errepresioak ez du dirudienez beste herrialde arabiarretako mobilizazioek duten garrantzia mediatikoa.

Ezinbestekoa da nazioarteko komunitateak behingoz sahararren eskubideei egoki eta bidez erantzutea, inolako atzerapenik gabe . Bien bitartean euskal gizarteari saharar herriarekiko elkartasun, babes eta sostengua azaltzen jarrai dezatela eskatu nahi diogu.