Abian prozesuaren amaiera ekitaldia

2015eko Azaroaren 7an eman genion hasiera Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuari Ezker Abertzalean eta 6 hilabete beranduago, larunbatean emango diogu amaiera Durangoko Landako Gunean batzar eta ekitaldi baten bitartez.

Bertan Abian Talde Eragileak sei hilabete hauetako gestio informea aurkeztuko du. Gestio informean, txostena burutzeko 6 hilabete hauetan burututako entzute eta harreman fasearen berri jasotzen da. Baita, behin txostena izanda, eman den eztabaidaren nondik norakoa, eta eztabaidaren ondorioak. Azkenik etorkizunerako Ezker Abertzaleak dituen erronkak zehazten dira.

Barne batzar horri 10:00etan emango diogu hasiera ateen irekieraz.

Behin gestio informea aurkeztuta, etorkizunean Ezker Abertzaleak aurre egin beharko dizkion erronkak azaldu eta horretarako beharrezkoak ditugun tresnak eratzeko prozesua aurkeztuko da, Ezker Abertzaleko antolakunde ezberdinetako ordezkarien eskutik. Barne Batzarra euskaraz izango da.

Amaitzeko, 12:00etan ekitaldi publiko bat burutuko da. AbianĀ ez baita izan paperetan edo txostenetan kabitzen den ariketa soila. Gure jarrera politikoa indarberritzeko ahalegina ere izan da, konpromiso eta engaiamendu urrats praktikoez osatu beharrekoa. Eta horri begira zuzendua izango da ekitaldi publikoaren helburuetako bat, eztabaida eta hausnarketak amaituta, erabakiak praktika bidean jarri eta elkarlanerako Ezker Abertzalearen prestutasuna erakustea.

Emendakinen behin betiko emaitzak.