Zutik Euskal Herria
 
 
 
 pri
BPGaz
Mundua krisialditik ateratzen ari omen da. Hala esan berri du Nazioarteko Diru Funtsak. Zeri buruz ari dira, baina? Pentsa zitekeen bezala, sistema kapitalistak lehengo lepotik du burua. Alegia, ez dihardute lan baldintzak hobetzeaz. Ez dira ari jendartearen bizi kalitatearen hobekuntzaz edo aberastasuna banatzeaz mundu justuagoa izan dezagun. Barne Produktu Gordinari egiten diote erreferentzia, noski; behin eta berriro. Ez dago besterik. Horixe da gurtu beharreko jainkoa. BPGaren hazkundea. Berorren aurrean belaunikatu beharra dugu. Eta urtebetean %3,1 hasiko omen denez, pozez gainezka egon behar ei dugu.

Barne Produktu Gordina haztea haztearren, zentzurik gabeko helburua da. Kapitala dutenek etekinak etengabe areagotu nahia mozorrotzeko darabiltzate. Ustiatu, balorizatu, natur eta giza baliabideetatik galgarik gabeko etekin bilatzean sartu ziren eta sarrarazi gintuzten. Eta inposatzen duten garapena BPGaren obsesioan sustraitzen da.

Azter dezagun gaia, labur baino ez bada ere. Hazkunde horrek onerako zenbatzen ditu errepideetako zaurituak hartzen dituzten anbulantzien kilometroak, airearen poluzioa, tabakoaren publizitatea, mendia txikitzen duen harrobiaren jarduera zein gudetarako misilen ekoizpena. BPGak natura suntsitzea ontzat hartzen du, baita napalm edo hondakin erradioaktiboak sortzea. BPGak, ordea, ez du zenbatzen basoak berean segi dezaten uztea, gure umeen osasuna edo hezkuntza, gure harremanen kalitatea. Ez du aintzat hartzen gure adimena, kemena edo zuzentasuna.

Norbaitek esan zuen dena zenbatzen duela, bizitzea merezi izatea egiten duena izan ezik. Hori bai, hainbeste txikizio saldu behar digutenez, argudio gisa “aurrerapena” hitza darabilte barra-barra. Baina aurrerapena berdeguneak mantentzea eta hedatzea da, ez dena porlan azpian hiltzea. Aurrerapena animaliak eta landaredia babestea da, baita gizateriaren ondare kultural eta naturala gordetzea.

Ez al litzateke bilatu beharko bestelako krisi-gainditzea? BPGaren hazkunde mugagabea baino, bizi kalitatearen hobekuntza lekarkeena? Horretarako, ezinbestekoa da lanaldia murriztea denok lanpostu duin eta behar bezalakoa izan dezagun. Baita ekoizpen, garraio eta kontsumo eredua aldatzea, besteak beste biosferari eragiten dizkiogun kalteak murrizteko. Benetako aurrerapena, azken batez, aukuiferoak mantentzea da, aire hobea arnastea da, jaten ditugun elikagaien zaporea hobetzea, natura bere edertasunean iraunaraztea...

Argitaratze data: 2009-10-07



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  We need
Ikastera joateko, lantokira hurbiltzeko, erosketak egiteko eta beste hainbat zereginetarako gero eta urrutiago mugitu behar izatea da garaiotako bizimodua gehien baldintzatzen dituen faktoreetakoa. Hortik garraio publiko zerbitzuak duen berebiziko garrantzia bizi-kalitatea hobetzeari begira. Herritarrek behar dituzten zerbitzu eta ekipamenduen kokalekuak bizilekuetatik urruntzea kalterako joera izan da, lurralde antolamendu eredu okerrak...
 
  Ez osoa, ez erdia
Pasaiako kaiaren Administrazio Kontseiluak erabaki du kanpo portu egitasmoaren ezaugarriak aldatzea. Nahiz eta orain arte ezinbestekoa izan den 200 hektareako kaia eraikitzea, bat-batean 100 dira nahiko. Krisia krisi 1.500 eurotik gora behar izen diren arren, supituki 750ekin aski da.

Lehengoa arrazoitzeko erabiltzen zituzten gezurrak ez ziren onargarriak, sarritan azaldu dugun...
 
  De las altas cumbres, a los bajos fondos
Siendo nuestra tierra pródiga en personas que gustan de subir al monte, no es de extrañar que contemos ya con un trío que ha alcanzado las 14 cumbres más altas del planeta. En aquellas zonas se respira aire limpio, se pisa naturaleza virgen y por fortuna no llegan las garras...



Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info