Atzo Hezkuntza Kontseilari den Isabel Celaa entzun ahal izan genuen medio ezberdinetan "kontsentsua" berreskuratzeko inposaketan oinarritutako hezkuntza aldaketak iragartzen. Lotsagarria da ikustea gutxiengoaren Gobernuak gehiengo sozialaren aurkako neurriak nola hartzen dituen. Euskara inposaketa ideologikoa dela esatea, edo Euskal Herria termino kultural bat baino ez dela aipatzea guztiz iraingarria da euskaldunon gehiengo zabalerentzat. Baina berdin dio, eurek PPrekin eginiko akordioa aurrera eraman eta euren eskutik Espainiako estatu-paktua garatzea baino ez dute nahi. Nafarroan aspaldi garatzen dabiltzak estatu-paktua eta azken asteotan bereziki larria izan dena.
Herri honetan euskara eta gaztelera maila berdinean egon behar dutela diote, eta horretarako ikasle batzuek euskaraz ez jakitea beharko omen da: A eredua mantentzeak milaka ikasle euskarazko analfabetismora bultatzen ditu. A ereduak ez du euren legea betetzen. Ezta B ereduak ere. D eredua eta A eredua parekatzea, mutur batean eta bestean dauden ereduak bailiran, errealitateari muzin egitea da. Gustu txarreko broma bat dirudi, baina hori da euren irakurketa. Izan ere, zein eskubide dute gurasoek euren seme-alabak euskarazko analfabetoak izan behar dutela erabakitzeko? Erabaki dezakete gurasoek ea Matematikak edo Biologia ikasi nahi duten edo ez? Erabaki dezake A ereduko ikasle batek derrigorrezko hezkuntza bukatzerakoan koofizialak diren bi hizkuntzen artean zeinetan mintzatu?
Eta gainera Euskal Herria eskoletan irakastea, noizbait herri izateaz gain Nafarroako Estatu izan ginela ikastea, alienazio eta inposaketa omen da. Eta eurena zer da orduan? Gutxiengo sozialak onartzen duen zerbait guztiei irakastea zer ote da? Euskal Curriculumaren garapenari ateak itxi eta gure herri jakintza deuseztu nahi dute. Laster etorriko dira zer ikasi behar den eta zer esateaz gain nola irakatsi behar den eta nork egin behar duen esaten. Ildo horretan kokatzen da euskal gatazka politikoaren biktima batzuek (oso zehatzak) eskoletan sartzeko gogoa: gure herriaren historia aldrebestu, abertzaleak gaiztoak direla eta eurak munduko "hiritar" onak.
Ezker Abertzalean badakigu euskal herritarren gehiengoa Celaaren erabaki hauen aurka dagoela. Argi utz diezaiegun espainiar inposaketa ordezkatzen duten agintari horiei.
Argitaratze data: 2009-11-03
Batzen gaituenaren alde: martxoaren 13an Bilbora Ez da sekretu bat: azken bi hamarkadetan ezberdintasun handiak egon dira hezkuntza arloan eta hainbat gaik banaketa sortu dute. Eta ez da kasualitatea elkartu eta aurrera jotzeko momentua iristen denean batzuek ezberdintasun horiek gogora ekartzea. Aldentzen gaituzten eztabaidak alde batera utzi eta batzen gaituztenekin elkartu eta aurrera jotzeko garaia heldu...
Nafarroan ere, egin ezazu D ereduan matrikula Urtero ohi denez gure belaunaldi gazteenak matrikulatzeko epea iritsi zaigu, ardura handiko lana izaten da, gure seme-alabak eta herri honetako etorkizun hurbileko hizkuntza eta hizkuntzak marraztuko ditugulako. Tamalez, hizkuntza eskubideak bermatuak ez dituen herrian matrikulazioa tramite hutsa izatetik edukiz betetako ekintza bilakatu da.
Nafarroan dugun egoera oso larria da. Orain dela...
Euskal Herria, euskara eta ikastetxeak Gure herria eta hizkuntza museotan baino ikusi nahi ez dutenek makinaria guztia jarri dute martxan ikastetxeetan euskara eta "Euskal Herria" desagertu daitezen.
Aste honetan hezkuntzari lotutako berri ugari izan ditugu. Alde batetik EAEko Hezkuntza Sailburua den Isabel Celaák argi utzi du gehiengoaren aurkako politikak egingo dituela. Euskararekin amaitu nahi dute...