Zutik Euskal Herria
 
 
 
 pri
Batzen gaituenaren alde: martxoaren 13an Bilbora
Ez da sekretu bat: azken bi hamarkadetan ezberdintasun handiak egon dira hezkuntza arloan eta hainbat gaik banaketa sortu dute. Eta ez da kasualitatea elkartu eta aurrera jotzeko momentua iristen denean batzuek ezberdintasun horiek gogora ekartzea. Aldentzen gaituzten eztabaidak alde batera utzi eta batzen gaituztenekin elkartu eta aurrera jotzeko garaia heldu da, baita hezkuntzan ere.

Izan ere, Celaá edo Catalán, Brisson edo Maitiaren esfortzuek berdin diote: euskal herritarron gehiengoak euskalduntzen duen eredua nahi du. Hala adierazten dugu urtero geure seme-alabak matrikulatzen ditugunean. Euskaldunon gehiengoak Euskal Herria badela uste du, eta Euskal Herria eskoletan irakastea nahiko luke. Bide horretan lan handia egin da, adibidez Euskal Curriculumaren sorrerarekin.

Ziur gaude milaka eta milaka direla hezkuntzaren merkantilizazioaren aurka, balore neoliberalak, transmititzearen aurka edo pedagogia atzerakoien aurka dagoela. Gehiengo zabal batek kalitatezko eskola herritarra nahi du, euren eskuetan egongo dena, eskuragarri izango dena. Eta, agintariek hala nahi ez badute ere, begi onez ikusten ditugu Landa Eskolak, Eskola Txikiak. Horregatik ziur gaude asko eta asko garela berauek interes ekonomikoak direla eta ixtearen aurka daudenak.

Asko da batzen gaituena. Eta horregatik garaia heldu da inposaketei EZ! esateko eta Hezkuntza Sistema Nazioanalaren alde ekiteko. Ildo honetan EHBEk bultzatu duen "Hezkuntza Deialdia" ekimena babestu beharko genuke abertzale eta ezkertiar guztiok. Martxoaren 13an, larunbata, Arriagatik hasi eta Arriagan bukatuko den manifestaldiak zuen guztion sostengua ere behar du. Martxoaren 13an, Bilbora!

Argitaratze data: 2010-03-03



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  Nafarroan ere, egin ezazu D ereduan matrikula
Urtero ohi denez gure belaunaldi gazteenak matrikulatzeko epea iritsi zaigu, ardura handiko lana izaten da, gure seme-alabak eta herri honetako etorkizun hurbileko hizkuntza eta hizkuntzak marraztuko ditugulako. Tamalez, hizkuntza eskubideak bermatuak ez dituen herrian matrikulazioa tramite hutsa izatetik edukiz betetako ekintza bilakatu da.

Nafarroan dugun egoera oso larria da. Orain dela...
 
  Euskal Herria, euskara eta ikastetxeak
Gure herria eta hizkuntza museotan baino ikusi nahi ez dutenek makinaria guztia jarri dute martxan ikastetxeetan euskara eta "Euskal Herria" desagertu daitezen.

Aste honetan hezkuntzari lotutako berri ugari izan ditugu. Alde batetik EAEko Hezkuntza Sailburua den Isabel Celaák argi utzi du gehiengoaren aurkako politikak egingo dituela. Euskararekin amaitu nahi dute...
 
  Hezkuntzan ere, indarrak bildu
Azken hilabeteotan astero entzuten dugu hezkuntzari loturiko berri bat, gehienetan erasoa. Badirudi herri honekin bukatu nahi dutenek arig dutela hezkuntza dela ekiteko biderik hoberenetarikoa. Hizkuntza, kultura, sinboloak, baloreak, antolaketa... dena suntsitzea da helburu eta euren ustez guztiarekin amaitzea posible da.

Baina zorionez herri honetan badugu esperientzia Nazio Eraikuntza hezkuntzatik egiten. Ehunka...



Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info