Gaurko egunean Ezker Abertzalearen Abian prozesuko batzarra egin dira herriz herri.
Prozesuko hirugarren batzarrak izan dira eta azkenak. Guztira 284 batzar izan dira oraingoan, Euskal Herri osoan zehar.
Bertan, azpi-tesien inguruan egindako hainbat emendakinen inguruan eztabaidatu eta bozkatu da.
Azken bozketa hauen berri datorren astean azalduko dizuegu, batzarretan egondako xehetasun guztiekin batera.
Gauzak honela, Abian prozesuaren amaieraren aurrean gaude. Prozesuari amaiera maiatzaren zazpian emango zaio ekitaldi nagusi baten bitartez.