Euskal Herria abian, presoak etxera

Larunbatean, otsailaren 20an, 4.300 lagun sakabanatutako 40 espetxetara joan ginen euskal presoek Abian prozesuan parte hartzeak duen garrantzia aldarrikatzera eta hauen etxeratzea eskatzera. Hauek dira martxan egindako adierazpenak:

Ezker abertzale osoa bere burua birkokatzeko ahaleginean ari da. Azken urteotako ibilbidea aztertu, aurrera begiratu eta eraberritu beharreko kontu guztiak mahi gainean jarri nahi ditugu ABIAN deitu dugun ariketa kolektibo honetan. Kide eta lagun askoren ekarpenak jaso ditugu, militanteen ahotsa entzun eta horren gainean osatzen ari gara datozen urteotarako asmoak eta egitekoak.

Gehiago irakurri

74 autobus eta 3500 euskal herritar ABIAN espainiar estatuko espetxeetara eta Rennes-ekora

ABIAN deituriko eztabaida eta hausnarketa prozesuaren bitartez, Ezker abertzale osoa bere burua birkokatzeko ahaleginean ari da. Azken urteotako ibilbidea aztertu, aurrera begiratu eta eraberritu beharreko kontu guztiak mahi gainean jarri nahi ditugu ariketa kolektibo honetan.

Hasieratik argi izan dugu ahalegin honetan euskal preso politikoak bidelagun aktiboak ditugula. Haien ekarpenak bilatu ditugu txostenak osatzeko eta eztabaida prozesuan partaide izan daitezen saiatuko gara etengabean.

Eta norabide horretan biharko egunez, milaka euskal herritar Espainiako espetxeetara eta Frantziako Rennes-eko, bertan den Lorentxa Guimon euskal preso politikoaren egoera zinez larria dela-eta, espetxera abiatuko gara euskal preso politikoen Euskal Herriratzea esijitzeko eta ABIAN prozesuan beren partehartzea bermatzeko.

Gehiago irakurri

74 autobuses y mas de 3500 ciudadanos vascos y vascas acudiran a las prisiones del estado español y la de Rennes dentro del proceso de debate ABIAN

Mediante el proceso de debate y reflexión que hemos denominado ABIAN, la izquierda abertzale en su conjunto está haciendo un ejercicio de readecuación política. Analizando la trayectoria de estos últimos años, miramos hacia adelante y queremos poner encima de la mesa todos los elementos a renovar, en un proceso colectivo.

Desde el principio hemos tenido muy claro que las y los presos políticos vascos son partícipes activos en esta tarea. Hemos buscado sus aportaciones para elaborar los documentos y vamos a intentar que estén presentes a lo largo de todo el proceso de debate.

Gehiago irakurri

Estrategia aldaketan seigarren martxa sartzera goaz

Dakizuen bezala, Ezker Abertzaleak azaroan jarri zuen martxan ABIAN prozesua.

ABIAN prozesuaren helburu nagusia zera da: Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia aldaketan seigarren martxa sartzea. Alegia, duela bost urte adostutako estrategia gaurkotuz, Zutik Euskal Herriaren potentzial osoa askatzea helburu duen prozesua da osatzen ari garena.

ABIAN prozesuak orain arte egin duen ibilbidearen urratsak laburbilduz, esan bezala, azaroaren hasieran aurkeztu zuten Ezker Abertzaleko 300 kidek prozesuari ekiteko proposamena. Eta azarotik bertatik abenduaren bukaera arte zabaldu genuen “entzute fasea” deitu geniona, non Ezker Abertzaleko 9.000 kideren iritzi, ekarpen eta iradokizunak bildu genituen. Ekarpen horiek guztiak oinarri hartuta, gaur aurkeztuko dizuegun Eztabaidarako Txostenaren osaketa lanetan ibili gara urtarrilean zehar eta, dagoeneko, txostena Ezker Abertzaleko kidegoaren esku dago.

Gehiago irakurri

ABIAN va a incorporar una sexta marcha al cambio de estrategia

La Izquierda Abertzale puso en marcha el pasado noviembre el proceso de debate conocido como ABIAN.

El objetivo primordial del proceso ABIAN es incorporar una sexta marcha al cambio de estrategia adoptado en la resolución Zutik Euskal Herria. Esto es, actualizar la estrategia acordada hace cinco años y promover el proceso que libere todo el potencial de la ponencia Zutik Euskal Herria.

El segundo objetivo principal consiste en el reforzamiento y la activación de la izquierda abertzale como movimiento.

Gehiago irakurri