Abian prozesuaren lehen fasearen balantzea eta bigarren fasearen aurkezpena

Pasa den azaroaren 7an Ezker Abertzaleko 300 kide ezberdinek epe luzera begira jarri eta, Euskal Estatua helburu, etorkizunari ateak irekitzeko asmoz, gogoeta prozesu sakon bati ekiteko borondatea adierazi genuen. Ezker Abertzaleko militante guztiok elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko izango den Abian prozesuaren berri eman genuen.

Horretarako, Ezker Abertzaleko oinarri militantea eta kidetza soziala osatzen dugun guztiok eztabaidatzera eta erabakiak hartzera gindoazela esan genuen; herri eta auzoetako batzarretan, eta baita euskal errepresaliatu politikoak dauden presondegietan eta erbestean.

Gehiago irakurri

Balance de la primera fase del proceso Abian y presentación de la segunda

El pasado 7 de noviembre, 300 militantes de la Izquierda Abertzale anunciábamos el inicio de un proceso de reflexión de largo alcance, con el objetivo de abrir las puertas al futuro, a la construcción de un Estado vasco. En aquella rueda de prensa anunciábamos el inicio del proceso Abian; un proceso en el que toda la militancia de la Izquierda Abertzale pueda reflexionar, hablar, escuchar y debatir.

 

Para ello dijimos que toda la base militante y social íbamos a debatir y a tomar decisiones; en las asambleas locales, y también en las cárceles y el exilio.

Gehiago irakurri

Ezker Abertzalearen Hezkuntza Batzarra

Joan den ostiralean, hilak 20, Ezker Abertzalearen baitako Hezkuntza Batzarra burutu genuen Donostiako Iratzar Aretoan. Orotara 58 lagun bildu ginen, 31 emakume eta 27 gizon, ikasturte honetan ditugun erronken eta eztabaiden inguruan aritzeko. Azken urteetan aldaketa ugari izan dira Euskal Herrian eta munduan, eta noski, baita hezkuntzan ere. Horren harira, Ezker Abertzaleak iraganean egindakoen balantzea egin, egungo egoera aztertu eta aurrera begirako urrats taktiko eta estrategikoak zehaztu beharrean gaude. Hauek dira batzarrean landu genituen gaiak:

Gehiago irakurri

Abian prozesua – Gogoeta Egunak

AbianGogoetaEgunakLarunbata goizean zehar dozenaka pertsona bildu ziren Gasteiz eta Hernanin Ezker Abertzaleak zabaldutako Abian hausnarketa prozesuaren baitako lehen Gogoeta Egunean. Nafarroa (azaroak 28 Atarrabiako kultur etxea)eta Bizkaiaren (azaroak 28, 09:30 Durangoko institutua) txanda datorren asteburuan izango da eta Ipar Euskal Herrikoa zehazteke dago oraindik.

Gehiago irakurri