Eskubide Zibil eta politikoan aldeko manifestaldi bat burutu dugu eta bertan azken asteetan jasan behar izan ditugun erasoen inguruan Ezker Abertzaleak burutzen duen irakurketa. Presoen aldeko kontrentrazioan eta ondorengo manifan 65 bat lagun inguru bildu gara.
Azken asteetan Getarian eraso ezberdinak jasan behar izan ditugu:
- Aurreko astean bi herritarrek Audientzi Nazionalera joateko zitazio bat jaso zuten hautes kanpainan D3Mren aldeko kartelak pegatzeagatik
- Aste hontan espainiar polizia autonomikoa Harralde tabernara agertu da urtetan zehar kanpoaldean jarri izan dugun Euskal Presoen Kolektiboaren argazkia debekatzera “Enaltecimiento del terrorismo” dela esanaz eta pertsona bat identifikatu dute.
- Udalak herriko sarreran jarria zegoen presoen etxeratzearen aldeko ikurra kenduarazi du.
Ezker Abertzaleak herritar guztiok ditugun eskubide zibil eta politikoen aurkako urraketa larria ikusten du gertaera hauen atzean. Argi dago PSOE eta bere morroi den PNV ere edozer egiteko prest daudela Euskal Herri aske eta demokratiko baten alde lanean ari den ezker abertzalea eta bere kidego guztia zapaldu eta desagertarazteko.
Lan politikoa egiteagatik jazartzen gaituzte. Beraien lege antidemokratikoen arabera espetxeratuak izan diren gure kideen izaera politikoa ukatzen dute eta beraiekiko burutzen ditugun elkartasun keinu guztiak jo puntuan jartzen dituzte. Eta hau guztia demokraziaren izenean.
Baina hemen ozen aldarrikatu nahi dugu, erasoak eraso, guk lanean jarraituko dugula benetako marko demokratiko baten alde, Euskal Herri aske bat lortu arte.
Presoak maite ditugu eta beraien borroka duina gure egiten dugulako gure herrian, Getarian, presente egoten jarraituko dute. Etxe, txoko eta auzo guztietara eramango dugu beraien aldarria eta irudia.
PNVri errepresioaren estrategia alboratzea eskatzen diogu. Euskal Herritarrak zapaltzen gaituztenen albotik aldentzea exigitzen diogu. Eta bide batez adierazi, hori egin ezean Ezker Abertzalea parez-pare izango dutela.
Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar izan ez dezaten. Keinu apalenak ere asko esan nahi du, argazkia kenduko digute baina herritako balkoiak banderolez beteko ditugu. Getariarrei dei egiten diegu beraien balkoietan Presoen Etxeratzearen aldeko banderola esekitzera.
Eraso hauei erantzuteko hurrengo egunetan ekimen ezberdinak jarriko ditugu abian eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu hauetan parte hartzera.
Getariako ezker abertzalea