Bilboko Auzo Elkarteetako Federazioa zoriondu nahi du ezker abertzaleak, billete bakarraren beharra debate politikoaren erdian jartzeko gaitasuna erakutsi duelako. Auzo elkarteetako ordezkariek egindako lanari esker, debatea zonaldearen araberako tarifen inguruan izan da, Creditrans zabaltzeko edota “Barik” billetearen ezartzeko azpijokoak alboratuz. Auzo elkarteek politikari profesionalak eta administrazio desberdinak batzea eta billete bakarraren inguruan hasierako adostasun batera heltzea lortu dute.
Eguerdian billete bakarra sortzeko batzorde tekniko bat eratuko dutela iragarri dute. Ezker abertzaleak positibotzat jotzen du aipatutako batzordearen sorrera. Urtea bukatu baino lehen tarifa eredu berria egina izango dutela azpimarratu dute eta ezker abertzalea adi egongo da iragarritako epea bete dezaten. Creditransa RENFE edota FEVEra hedatzearekin zein “Barik” billetarekin jendarteari trufa egitea ez dugu onartuko.
Era berean, Bizkaian garraio publikoa era eraginkortasun batean antolatzeko aginte bakarra eratzea exijitzen dugu. Aginte bakar horretan auzo elkartearen Federazioa ordezkaritza izatea eskatzen dugu ere.