Zutik Euskal Herria
 
 
 
Argitaratze data: 2009-04-25  pri
Getaria: eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestaldia
Eskubide Zibil eta politikoan aldeko manifestaldi bat burutu dugu eta bertan azken asteetan jasan behar izan ditugun erasoen inguruan Ezker Abertzaleak burutzen duen irakurketa. Presoen aldeko kontrentrazioan eta ondorengo manifan 65 bat lagun inguru bildu gara.

Azken asteetan Getarian eraso ezberdinak jasan behar izan ditugu:

-    Aurreko astean bi  herritarrek Audientzi Nazionalera joateko zitazio bat jaso zuten hautes kanpainan D3Mren aldeko kartelak pegatzeagatik

-    Aste hontan espainiar polizia autonomikoa Harralde tabernara agertu da urtetan zehar kanpoaldean jarri izan dugun Euskal Presoen Kolektiboaren argazkia debekatzera “Enaltecimiento del terrorismo” dela esanaz eta pertsona bat identifikatu dute.

-    Udalak  herriko sarreran jarria zegoen presoen etxeratzearen aldeko ikurra kenduarazi du.
Ezker Abertzaleak herritar guztiok ditugun eskubide zibil eta politikoen aurkako urraketa larria ikusten du gertaera hauen atzean. Argi dago PSOE eta bere morroi den PNV ere edozer egiteko prest daudela Euskal Herri aske eta demokratiko baten alde lanean ari den ezker abertzalea eta bere kidego guztia zapaldu eta desagertarazteko.

Lan politikoa egiteagatik jazartzen gaituzte. Beraien lege antidemokratikoen arabera espetxeratuak izan diren gure kideen izaera politikoa ukatzen dute eta beraiekiko burutzen ditugun elkartasun keinu guztiak jo puntuan jartzen dituzte.  Eta hau guztia demokraziaren izenean.

Baina hemen ozen aldarrikatu nahi dugu, erasoak eraso, guk lanean jarraituko dugula benetako marko demokratiko baten alde, Euskal Herri aske bat lortu arte.

Presoak maite ditugu eta beraien borroka duina gure egiten dugulako gure herrian, Getarian, presente egoten jarraituko dute. Etxe, txoko eta auzo guztietara eramango dugu beraien aldarria eta irudia.
PNVri errepresioaren estrategia alboratzea eskatzen diogu. Euskal Herritarrak zapaltzen gaituztenen albotik aldentzea exigitzen diogu. Eta bide batez adierazi, hori egin ezean Ezker Abertzalea parez-pare izango dutela.

Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar izan ez dezaten. Keinu apalenak ere asko esan nahi du, argazkia kenduko digute baina herritako balkoiak banderolez beteko ditugu.  Getariarrei dei egiten diegu beraien balkoietan Presoen Etxeratzearen aldeko banderola esekitzera.
Eraso hauei erantzuteko hurrengo egunetan ekimen ezberdinak jarriko ditugu abian eta  herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu hauetan  parte hartzera.

Getariako ezker abertzalea



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-07-29 En un reciente artículo (GARA, 2010-7-22) analizábamos el Plan General de Donostia, pero la situación actual, en una coyuntura de precampaña, nos obliga a acometer también un análisis de la actuación municipal más reciente. Con Plan General o sin él, Donostia está metida en un agujero del que va a...
 
  2010-07-28 www.azpeitiaeginez.com
Herriko festen atarian aurkitzen gara, Saninazioak ate joka ditugu dagoeneko. Azken asteotan nabari da herrian mugimendua. Norbanako eta talde ugari murgildu da burubelarri herriko festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte hartzaileagoak antolatu nahian. Lan eta mugimendu guzti horri esker, arrakasta zihurtatua...
 
  2010-07-26 Via sopela.net
La última ocurrencia del PNV de Sopela en el Ayuntamiento, ha sido la de “ofrecernos” un libro con cerca de 300 fotos históricas de Sopela, que nos regala el periódico jelkide DEIA, si previamente compramos dicho periódico durante tres semanas.

Para la izquierda...




Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info