Altsasuko Adierazpena
Orrialde berezia
 
 
 
Fecha publicación: 2009-06-11  pri
Non da Jon?
Bi hilabete beteko dira aurki Jon Anza euskal militantea desagertu zenetik, eta bi hilabeteren ostean dauden zantzuek Jon gerra zikinaren biktima bat izan denaren hipotesia indartzen dute.

Espainiako eta Frantziako gobernuek eskuz -esku, hitzez zein ekintzez Euskal Herriak bi estatuekin duen enfrentamendu eta gatazkaren izate politikoa ukatzearekin batera, garaipen polizial baten aldeko apustua egin dute azken hilabete luzeetan. Horren adierazle nabarmen ditugu bi gobernuetako ordezkariek darabiltzaten mezu eta adierazpenak. Hala nola,  Sarkozy -k “terroristek terrorea sentituko dutela” edota “guztiekin akabatuko dugu” adierazi izana, edota Rubalkabak behin eta berriro luzatzen dituen mehatxuak eta goraipatzen duen bide polizialaren aldeko diskurtsoa, besteak beste.

Errepresio estrategia horren baitan, gaurkoturiko gerra zikin baten adierazpenak errepikatuz eta ugarituz joan dira. Atxilotze ilegal edo extra judizialak ugaritzen joan dira. Bahituak izanik, tratu txar eta mehatxuak jasan dituzten militanteen kasu hainbat eman dira.. Alegia, aipatu jarduera errepresibo horretan jauzi kualitatiboa eman dute.

Euskal Herria 80. hamarkadan gogor kolpatu zuen gerra zikinak. Espainiako PSOE –ren gobernuak, Frantziako orduko gobernuaren kolaborazio ezinbestekoarekin buruturiko gerra zikinaren politikak utziriko zauriak zabalik daude gure herrian.

Gaur egun ere, orduan bezalaxe, bi gobernuen arteko kolaborazio estuaren bidez burutzen da errepresio estrategia eta estatu terrorismoa. Duela gutxi bi estatuek buruturiko gailurrak, errepresiorako estrategia komunaren eta horretarako elkarrekintza estuaren argazkia erakutsi zigun. Jon dagoeneko desagerturik zegoen:  Zertaz aritu ziren? Zer egin dute Jonekin?

Guzti honegatik, Ezker Abertzaleak euskal herritar orori dei egiten dio larunbat honetan, hilak 13, arratsaldeko 17:30etan Donostiatiko Bulebarretik “Non da Jon?” lemapean abiatuko den Manifestazio Nazionalean partehartzeko.

Bide batez, Ezker Abertzaleak bere doluminik sentikorrenak helarazi nahi dizkio berriki zenduriko Kepa Arizmendi euskal errefuxiatu politikoaren senide eta lagunei. Asko dira oraino bidean zendu diren hainbat burkide eta lagun. Euskal Herri independiente eta Sozialistaren antolatzea izanen da beraiei egin diezaiokegun omenaldirik hoberena eta bakarra. Bide horretan lanean eta borrokan jarraituko dugu.
Ezker Abertzalea
2009ko ekainaren 11ean



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-02-08 Ebrotik Atturriraino eta Santa Engrazitik Lanestosarainoko lur eremuan bizi gara, Euskal Herrian. Hala ere, menperatzen gaituzten estatuek irudi hori desitxuratu eta horretarako marko zatikatzaile desberdinak inposatu dizkigute. Guk Euskal Herrian amesten dugu, eta hori eraiki nahi dugu,  horregatik gara abertzaleak.

 
  2010-02-08 Vivimos en Euskal Herria, el trozo de tierra que comprende desde el Ebro hasta el Atturri y desde Santa Engrazi hasta Lanestosa. A pesar de ello, los estados que nos oprimen como pueblo han querido desfigurar esa realidad y para ello nos han impuesto diferentes marcos que provocan la partición...
 
  2010-02-08 Fase politiko berri baterako estrategiaren inguruan eztabaidatzen dabil ezker abertzalea azken hilabeteotan. Durangaldean ere, hainbat herri batzar egin dira azaroaz geroztik, eta dagoeneko, azken saioak burutzen ari dira herrietan. Ezker abertzaleko ordezkariekin bildu da Altzoan eztabaida...



Licencia de los contenidos - CC-BY-SA-3.0           Archivo RSS           info[arroba]ezkerabertzalea.info