Zutik Euskal Herria
 
 
 
Argitaratze data: 2010-03-09  pri
Durango: Udal talde mistoak Fundifes enpresaren inguruan
Durangoko udal talde mistoak (ezker abertzaleko hautetsiak) Durangoko herriari Tabirako Fundifes enpresaren inguruan eta langileetako batzuen ordezkarien deklarazioetaz zenbait azalpen eta euren ikuspuntua azaldu nahi dio.

Lehenik eta behin, aurrekariak aipatzea beharrezkoa da. 2004ko ekainean Metacal enpresatik etorri ziren hainbat langile Durangoko Estanconara, Etxebarrin jokaldi inmobiliarioa egin eta gero, Otsaila XXI enpresa bitartez Estancona erosi zutelarik. Langileak Durangora ekartzearena aldi baterako konponbidea izan behar zen, Industri sailaren oneritziarekin, Gasteizko Sidenor enpresan birkokatu behar baitzituzten. Baina hasiera batetik arazoak egon ziren zuzendaritzaren jokaerarekin (*) 2006ko Otsailean greba ere egin zutelarik. ELA sindikatuak bultzatutako Manu Robles-Arangiz fundazioaren web orrian ikus daitekenez Otsaila XXI eta GABA XXI enpresek gestore berdinak zituzten, azken enpresa hau definitzerako orduan “zailtasunetan dauden enpresak erosten espezializatuak daude, euren suspertzerako edo proiektu inmobilarioak izan ditzazketen lursailen aprobetxamendurako” esaten da. Ohar berdinean 23 langile kaleratuko zituen espediantearen aurka daudela eta proiektu industrialaren falta aipatzen da, hurrengo gogoeta ere luzatuz: “enpresa batzordeak ekintza honen atzean enpresa izteko eta lursail eta higiezinekin operazio espekulatibo bat bultzatzeko asmoa dagoela uste du”.

Argi dago 2006. urtean bi urtez industri plan argirik ikusi gabe Fundifesen etorkizunaren inguruan kezka eta susmo batzuk bazeudela, gerora konfirmatuko zirenak.

Birkalifikazioaren gaia eta berez Fundifesen egoera hirigintza batzordean gehien eztabaidatuetako bat izan da, askotan SGOLeko ordezkariak, sindikatuetakoak edo besterik gabe langileak hartu ditu; eztabaida teknikoena SGOLekoekin izan delarik. Hemen sortzen dira lehen kontraesanak prentsaren aurrean egindako hainbat deklarazioekin. Esan da inoiz ez dutela pisu kopuruaren inguruan, garaieraren inguruan, ezer esan; funtsean hau egia da baina ez da aipatzen dentsitatearen inguruan ere aritu zirela. Lehenengoko proiektuetan 2´8 inguruko dentsitate eskaria egin zioten udalari; Durango osoko dentsitate altuela, Fray Juan de Zumarragan dagoen berbera. Garai berdinean lehenengoz ekarri zuten euren birkalifikazioa izan zitekenaren marrazkia, zirriborro hori hain zen “berezia” eta hirigintza leguen kontrakoa non bazeuden pisuak urteko egun baten ere ez zutenak eguzki argirik jasoko.

Udaleko teknikarekin biltzen jarraitu zuten hirigintza batzordeak proposamen hori guztiz ezinezko zelan esandakoan. Puntualki batzordeko kideak eztabaida horien berri jasotzen zuten. Hortik ere, SGOLekoen beste proposamen batzuk jasotzen ziren, adibidez, lursail osoko eraikigarritasuna ( Tabirako rotondatik futbol zelaira ) Fundifesen lursailetan biltzea bakarrik.

Bestalde, sindikatuen berri eta beraien eskaerak ere jasotzen ziren. Konpromiso bat ere hartu zuen udalak bere gain, bitartekari lana egitea. Proposamen hau sindikatuen aldetik jasotakoa izan zen eta urtebete baino gehiago pasa da egin zenetik. Udalak langileen ordezkari, Industri sail, Ingurumen sail eta langileen ustez beharrezkoak ziren eragile guztien arteko bitartekari lanak egiteko prest zegoen, gogoratu beharra baitago Etxebarritik Durangora Industri sailaren oneritziarekin etorri zirela beraz gaur eguneko egoeran erantzunkizuna ere badute. Ingurumen sailaren presentzia ezinbestekoa da lursailaren kutsadura mailarengaiik, garbiketa lanei eta hauen kostuari beti ere lurjabeak aurre egin behar dio ( 4.000.000€ inguruan ). Zergaitik moztu zen bide hau orain dela urtebete? SGOLek hasierako planteamenduk abiatuta ez baitu gehiagotan honen inguruan berbarik egin. Asanblada batean Durangoko udalak sindikatuekin ezer ez zuela jakin nahi zabaldu zelako, hau guztiz gezurra izanik, eta inoiz ere horrelako erabakirik ez delako hartu ez hirigintza batzordean ez udalbatzan. Honen berri hirigintza batzorde baten izan genuen, Talde Mistoko kide batek zuzenean galdera luzatu zionean bertan parte-hartzeko eskaria egin zuten sindikatu baten ordezkariei. Zer asmorekin zabaldu zen gezur hori langileen artean?

Bestalde birkalifikazioa eskatzeko plan industriala eta plan soziala daudela aldarrikatzen dute. Egia da baita ere bere garaian sinatu zirela bi plan hoiek. Funtsean planak eta birkalifikazioa lotuta zihoazen; diruarekin langile batzuk beste enpresa batera joan zitezen eta beste batzuk jubilatu zitezen. Plan industrialean sortzen dira arazoak gehienbat, bere garaian birkolokatuta joan behar ziren enpresaren izena jakin zenean. Enpresa hau ez dagoelako egoera onean eta zalantza asko sortu ziren plan horren bidegarritasunaren inguruan. Kontuan izan behar da enpresa horretara joateko Durangotik urtetzen ziren langileak diru kopuru bat ordaindu behar ziotela eta Fundifesen birkolokazioekin ez direla esperientzi honak izan aurretik ere, Zornotzako beste enpresa batera birkolokatuta joateko adostasuna egon zen langile batzuk, enpresa berri horretan lanean hasi baino lehen kaleratuak izan baitziren. 2009. urtean udalari jakinarazi zioten birkalifikazioa uda baino lehen ez bazen egiten birkolokazioa egitea ezinezkoa izango zela. Abendu horretan, ordea, (*)ADN aldizkarian agertutako deklarazio batzuetan EFE agentziari egindakoak; Jesus Maria Vicente Martin jaunak 100 langilek lanean jarraitzeko aukera zutela adierazi zuen. Horren harira, Talde Mistoak proposatuta, SGOLeko ordezkariei txosten bat eskatzea adostu zuen hirigintza batzordeak; txosten horretan zenbat langile, zer egoeratan eta zer enpresara joango ziren azaltzeko eskatu zitzaien. Beranduago ordea, pertsonak honek osoko bilkuran hitza hartu zuenean aukera hori galdua zegoela adierazi zuen. Zalantzak sortzen zaizkigu orduan aurretik esandakoak egi edo gezur izatearen inguruan.

Beste gauza bat azaldu beharra dago, teknikoekin lortutako akordioa. Akordio hau ez da proiektu bt legera egokitzea baino beste ezer. Eraikuntza guztiek parametro konkretu batzuen barruan egon behar dira, zenbait gune berde, kantoien neurriak, zuhaitz kopurua,… 1´21 dentsitatean adostu zuten hortik gorakoa ezinezkoa zelako. Baina esandako moduan akordioa teknikoa da, erabakia politikoa ordea; legez kanpo egiten direnak politikoen gainea erortzen dira eta.

Azkenik galdera batzuk luzatu nahi ditu Talde Mistoak: zergatik ez zaie erantzunkizunik eskatzen urteetan zehar enpresaren gestioan lan egin dutenei? Azken finean haiek baitira langileen egoeraren errudun bakarrak. Zergatik ez zen egin gaur egungo presio bera proiektu industrialik gabe Fundifes hiltzen utzi zutenen aurrean? Izen Abizenak jakinak dira, zergatik birkalifikazioa eskatzen dutenei ez diegu inoiz entzun haien inguruko gogoeta txikirik ere? Durangoko herriak ez dio inoiz kalterik egin Fundifes enpresari, ezta arnasa kutsatzen ziotenean ere. Zergaitik udalarekiko obsesio hau aurreko guztiak aipatu eta gero?

Argibide guztiak emanda, Durangoko Talde Mistoa berriro ere adierazten du birkalifikazioa ez dela Durangoko herriarentzat onuragarria gehienbat dauden ilun guneak ikusita. Udalak ez daki etxebizitza gehiago behar dituen edo agian parke handiago bat Tabiran, edo kirol ekipamendu gehiago, edo hezkuntzara bideratutako eraikina, edo zaharren egoitza,… guzti hauek argitzeko Durangok ikerketa bat egin behar du; bere biztanlegoaren bilakaera jakiteko, zenbat izango garen etorkizunean eta zer motatako azpiegitura beharko ditugun. Etorkizun jasangarri bat izan dezan Durangok.

(*)Manu Robles-Arangiz fundazioaren web orria http://www.mrafundazioa.org/actualidad/noticias/huelga-indefinida-en-fundifes-en-defensa-del-empleo-y-contra-la-especulaciom-empresarial?set_language=es

(*)ADN aldizkarian agertutako deklarazioak EFE agentziari eginda
http://www.adn.es/local/bilbao/20091223/NWS-2022-USO-Secretario-Navidades-convencido-general.html



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-07-29 En un reciente artículo (GARA, 2010-7-22) analizábamos el Plan General de Donostia, pero la situación actual, en una coyuntura de precampaña, nos obliga a acometer también un análisis de la actuación municipal más reciente. Con Plan General o sin él, Donostia está metida en un agujero del que va a...
 
  2010-07-28 www.azpeitiaeginez.com
Herriko festen atarian aurkitzen gara, Saninazioak ate joka ditugu dagoeneko. Azken asteotan nabari da herrian mugimendua. Norbanako eta talde ugari murgildu da burubelarri herriko festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte hartzaileagoak antolatu nahian. Lan eta mugimendu guzti horri esker, arrakasta zihurtatua...
 
  2010-07-26 Via sopela.net
La última ocurrencia del PNV de Sopela en el Ayuntamiento, ha sido la de “ofrecernos” un libro con cerca de 300 fotos históricas de Sopela, que nos regala el periódico jelkide DEIA, si previamente compramos dicho periódico durante tres semanas.

Para la izquierda...




Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info