Zutik Euskal Herria
 
 
 
Argitaratze data: 2010-03-09  pri
Otxandio: Iraunkortasuna helburu, 2010eko udal aurrekontuak onartu dira
Otsailean burututako ez ohiko udal batzarrean onartu ziren 2010eko aurrekontuak. Memoria historikoa, mugikortasuna, energia, ura eta kultur arloa dira presupuesto hauen ardatz nagusi.

Memoria historikoarentzat izango da diru atal nagusiena. Konkretuki 400.00€ gorde baitituzte, Guda Zibilean Otxandio bonbardatu zutela 75. urteurrena betetzera doan honetan, Andikona plaza atontzeko eta bertan hildako herritarrak omentzeko.

Mugikortasunari dagokionez, 50.000€-eko diru atala dute alde zaharreko sarrera zein irteeretan pibote automatikoak jartzeko. Udal ordezkariek esan dutenez, neurri horrekin “herri barruan desplazatzeko ibilgailu pribatua albo batera uztea eta herri barruan oinez edota bizikletaz desplazatzea bilatzen da”.

Energiaren ardatzean murgilduz berriz, esan daiteke, aurrekontu hauek diseinatzerako orduan udalak bi alderdi izan dituela kontuan. Batetik, efizientzia energetikoa hobetuz kontsumoa gutxitzea, hau da, 50.000€-ko inbertsioarekin argiteria publikoa hobetzea. Eta bestetik, errekurtso natural eta energetikoen kudeaketa lokala garatzea. Bestera esanda, udalak 21.000€ gorde ditu biomasa (basoetako adarren bitartez sortutako energia adibide) eta biogasaren (behien gorotzarekin sortutako energia adibide) inguruko ikerketetarako. Urari dagokionez berriz, 12.000€ ere badituzte ur edangarriaren kaptazioen inguruko ikerketa bat egiteko.

Azkenik, kultur jardueretara zuzendutako diru laguntzak mantendu dira. Udal ordezkariek adierazi digutenez, “krisi garaian errazena kulturara, jaietara edota kirol zein kultur taldeengana zuzendutako diru laguntzak murriztea bada ere, Otxandioko udalak diru horiek mantendu ditu”.

“Ingurune naturala zainduz Otxandiotarren bizitza kalitatea hobetuko duten proiektuak bultzatzeaz” gain, aurrekontu hauen helburu “iraunkortasunerantz bidea egitea” dela azpimarratu dute udalekoek.



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-07-29 En un reciente artículo (GARA, 2010-7-22) analizábamos el Plan General de Donostia, pero la situación actual, en una coyuntura de precampaña, nos obliga a acometer también un análisis de la actuación municipal más reciente. Con Plan General o sin él, Donostia está metida en un agujero del que va a...
 
  2010-07-28 www.azpeitiaeginez.com
Herriko festen atarian aurkitzen gara, Saninazioak ate joka ditugu dagoeneko. Azken asteotan nabari da herrian mugimendua. Norbanako eta talde ugari murgildu da burubelarri herriko festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte hartzaileagoak antolatu nahian. Lan eta mugimendu guzti horri esker, arrakasta zihurtatua...
 
  2010-07-26 Via sopela.net
La última ocurrencia del PNV de Sopela en el Ayuntamiento, ha sido la de “ofrecernos” un libro con cerca de 300 fotos históricas de Sopela, que nos regala el periódico jelkide DEIA, si previamente compramos dicho periódico durante tres semanas.

Para la izquierda...




Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info