Zutik Euskal Herria
 
 
 
Argitaratze data: 2010-03-11  pri
Durango: Ezker Abertzaleak Espainian adostutako aurrekontuei ezezkoa
Lehenengo eta behin aipatu nahi dugu PSOE eta PNV alderdiek hasi duten hauteskunde politikoen aurre-aurre-kanpaina. Bi urte ibili dira elkarri mokoka, orain gutxirarte eta bapatean, -instituzioetan estabilitatea- lortzeko paktua dela eta Durangon ere akordioa lortzera derrigortuta ikusi dira. Gure ustez, goi esferetatik inposaturiko, aurrekontuak aurrera ateratzeko akordio honek, ez die Durangarrei onik ekarriko.

Hala ere, eta 2010 aurrekontuen zirriborroa aztertuta, ez dugu bertan ikusi akordio honen aztarnarik, eta aurreko urteetan onartu ez diren aurrekontuen zirriborroekin antzekotasun handiegia ikusi dogu aldiz.

Hori dela eta, eta aurreko urteetan esaten genuen bezala, uste dugu aldaketa sakona eman behar dela, aldaketa integrala arlo askotan, eta horregatik hain zuzen aurkeztu dugu OSOTASUNEZKO ZUZENKETA bat aurrekontuen zirriborroari.

Aurrekontua, diru sarrera eta diru irteeraz osatua dago, hau da, zenbat jasotzen dugun eta zenbat gastatuko dugun. Gure ustez, eztabaida biak batera eman beharko lirateke, egin nahi dugunaren arabera, zergak eta tasak ezarriz. Eta horregatik eskatu izan dugu Arau Fiskalak eta Aurrekontuak batera eztabaidatzea. Beste behin ere, ez da hala izan.

Azken urte hauetan aldarrikatu izan dugu ere, herritarren parte hartzeari bidea zabaldu behar diogula aurrekontuen osaketa eta onarpen prozesuan. Zentzu honetan, legegintzaldi hasieran ahalegin bat egin zen aurrekontu partehartzaileak bultzatzeko, zein bilera bakar baten gelditu zen.

Bi urte geroago, ez da bilera horren jarraipenik eman. Zentzu honetan aipatu nahi dugu aurtengo aurrekontuen zirriborroaren atal batzuetako diru-partidak desglosatu barik zeudela, diru kopuru konkretua jarri barik, alegia. Batzordean eskatu genuenean hauek agertzea, batzuk bai, baina beste batzuk ez ziren ekarri.

Hau da PNV eta PSOE-rentzat herritarren partehartzea, beste talde politikoei informazioa eskutztzen dabiltzanean. Gure aldetik, kudeaketa eredu benetan partehartzailea nahi dugula jarraituko dugu aldarrikatzen.

Badago halere aldaketarik aurtengo aurrekontuen zirriborroan.

Hainbat arlotan, Udalak egiten dituen ekintzak gutxitu egin dira, herriko talde ezberdinei dirulaguntzak eman ahal izateko, alegia. Guk ere ondo ikusten dugu herriko taldeei dirulaguntzak ematea, eta euren lana eskertu egiten dugu. Baina uste dugu Udalaren ekintzak eta talde ezberdinen ekintzak osagarriak izan behar direla, eta ez talde hauek Udalaren lana egin behar dutenik.

Hala ere gogoratu nahi dugu alkatesaz aparte, beste 5 politiko ditugula soldata bat kobratzen udaletxe honetan, urtean 220.000 Euro-ko gastua delarik, eta nonbaitetik murriztu behar bada, partida honetatik izan daitekela ere, eta ez ekintzetatik.

Azken honetan ez dago aldaketarik, noski.

Ezta, Udalak daraman politikan Euskeraren Normalkuntza bidean. Beste behin ere aurrekontuen zirriborroa erdera hutsean baino ez dugu jaso gaur arte, egun bat falta denean plenorako, adibidez.

Ez da pausorik ematen kultur etxe duin bat izateko, non herriko talde guztiek bere lekua izango zuten.

Udalak jarraitzen du alokairua ordaintzen berea den eraikin bategatik. Landako Erakustazoka S.A. Eta alokairu pribatuak, Ludotekaren kasuan.

Jarraitzen dute Jabego Pribatuko Babes Ofizialeko Etxebizitzak bultzatzen, zeintzuk ez duten etxebizitza duin baten eskubidea bermatzen, Alokairu Sozialeko etxebizitzak bultzatu beharrean.

Finean, PNV eta PSOE-k aurkezten duten aurrekontu zirriborro honek dakarren kudeaketa ereduaren guztiz kontra agertzen gara, eta ezin ditugu inondik inora 2010-ko aurrekontu hauek babestu.




Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-07-29 En un reciente artículo (GARA, 2010-7-22) analizábamos el Plan General de Donostia, pero la situación actual, en una coyuntura de precampaña, nos obliga a acometer también un análisis de la actuación municipal más reciente. Con Plan General o sin él, Donostia está metida en un agujero del que va a...
 
  2010-07-28 www.azpeitiaeginez.com
Herriko festen atarian aurkitzen gara, Saninazioak ate joka ditugu dagoeneko. Azken asteotan nabari da herrian mugimendua. Norbanako eta talde ugari murgildu da burubelarri herriko festak antolatzen, festa herrikoiago, euskaldunago, parekideago eta parte hartzaileagoak antolatu nahian. Lan eta mugimendu guzti horri esker, arrakasta zihurtatua...
 
  2010-07-26 Via sopela.net
La última ocurrencia del PNV de Sopela en el Ayuntamiento, ha sido la de “ofrecernos” un libro con cerca de 300 fotos históricas de Sopela, que nos regala el periódico jelkide DEIA, si previamente compramos dicho periódico durante tres semanas.

Para la izquierda...




Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info