Ezker Abertzaleak Uztailaren 26an gure elkartasuna eta begirunea azaldu nahi diogu Kubari, Kubako herri askeari.
1953ko Uztailaren 26a munduko iraultzaile, ezkertiarrontzat data erreferentea bihurtu zitzaigun, ekintza heroiko hark huts egin bazuen ere Kubako historia erabat aldatuko zuen lehen harria izan zen, 1959an iraultzaren gauzatuko zen lehen harria.
1959an Euskal Herriko askapen borrokaren haztapenetan Kubako iraultza sozialista borroka eredua zen eta urte guzti hauetan horrela izaten jarraitzen du.
Kuba Ezker Abertzalearentzat:
1.- Duintasuna eta errespetuaren ikurra da. Embargu ankerraren inposaketa, intoxikazio zein manipulazio mediatikoen gainetik duintasuna eta erresistentzia.
2.- Aberri aske eta burujabetzaren aldeko defentsa nekaezina da.
3.- Sozialismoaren eraikuntza. Herriaren beharretara eraikitzen den proiektu politiko erreala da, aurrera eta atzera pauso guztiekin.
4.- Demokrazia parte hartzailearen etsenplua da.
5.- Internazionalismoa hizki handitan irudikatzen du, laguntza mundu guztira zabalduz.
Kubak ere baditu bere gabeziak eta barne arazoak, egun bizi duen nazio eztabaida horren erakusle delakoan gaude. Nork zioen iraultza sozialista bat egitea erreza izango zela, dena dela, Kubak baditu gutxienez bi altxor beste herri askok eta askok nahiko lituzkeena batetik Gizarte Kultu eta prestatua eta bestetik hain garrantzitsua den Ideien bataila.
Kubak egungo errealitateari aurre egiteko giltza bere gizartearen ideia, ekarpen eta izerdiaren bidez aterako du azken 50 urteetan egin duen bezala.
Doakizue Euskal Herritik gure besarkadarik beroena.
Agur bero bat, Kubako herri duinari.
Gora Kuba!!
Gora Euskal Herria askea!!!
Ezker Abertzaleko Nazioarte lan taldea
2010- 07-26
La izquierda abertzale ha recibido con hondo pesar la noticia del fallecimiento del ex Presidente de la República de Italia Franceso Cossiga, acaecido en el día de hoy. Deseamos expresar nuestras sinceras condolencias a la República de Italia, a la familia Demócrata Cristiana así como...
La izquierda abertzale saluda las propuestas y esfuerzos por buscar soluciones dialogadas al conflicto Colombiano que superen el actual enfrentamiento armado que amenaza con extenderse en la región.
Así saludamos, la propuesta del canciller venezolano Nicolás Maduro de un plan paz que vaya acompañado por los países de la región y...
En este 26 de Julio, desde la Izquierda Abertzale queremos mostrar nuestra solidaridad y admiración a Cuba, al pueblo libre de Cuba.
El 26 de Julio de 1953 es una fecha referente para todos los revolucionarios y de izquierdas del mundo. Aunque aquella gesta heroica no consiguió su objetivo fue la...